imanol-lasaAldundiak balorazio publikoa egin du aurreko foru gobernuak onartutako 46/2013 foru dekretua “legearekin bat ez datorrela” ebatzi eta baliogabetzen duen Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruan. Igeldo Donostiatik bereiztea eta udalerri berri gisa sortzea ebazten zuen dekretu horrek. Imanol Lasa foru bozeramaleak adierazitakoaren arabera, epaia “argia eta sendoa” da, eta “pisuzko argudio juridikoetan” dago oinarrituta. Horrenbestez, Aldundiko zerbitzu juridikoekin batera azterketa askona egin ondoren, erabaki da helegiterik ez aurkeztea –hamar eguneko epea ematen du epaiak horretarako, Auzitegi Gorenean-.

Lasaren arabera, epaiak argi eta garbi uzten du Igeldoren desanexiorako dekretuak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udal demarkazioko 2/2003 Foru Araua urratzen duela. Arau horrek finkatzen duenez, udalerri idependientea eratzeko baldintzetako bat da “2.500 biztanletik gora” edukitzea: “Kasu honetan ez da halakorik betetzen, beraz dekretua ez dator zuzenbidearekin bat”.

Bestalde, azpimarratu du epaiak ondorioztatzen duela baliogabetutako dekretuak ez duela jarraipenik 1.995. urteak hasitako prozedurarekin, prozedura hori bereizketa eskaera atzera botatzen zuen behin-betiko ebazpenarekin bukatu baitzen -6/2010 foru dekretua-.

Foru bozeramaleak aditzera eman duenez, “indarrean dagoen Foru Araua ez errespetatzeaz” gain, Igeldoren inguruan joan den legealdian garatutako prozesua “aldrebeskeriz beterikoa” izan zen “herritarren partaidetzaren eta kudeaketa politikoaren ikuspegitik. Ez ziren mota honetako prozesu batek behar dituen bermeak eta akordioak landu. Ez ziren iritzi guztiak aintzat hartu, eta modu interesatuan baztertu ziren herri kontsultatik bestelako aukerak planteatzen zituzten galderak, hala nola Toki Entitate Txikia sortzea”.

Haren ustetan, “denok espero genuen amaiera” ekarri du Justiziaren erabakiak. “Besterik ezin da espero, erabakiak hartzen direnean legea eta gainerako eragileak aintzat hartu gabe, modu aldebakarrekoan, eta itxikeria politiko eta ideologikoak baldintzatuta”. Hala eta guztiz ere, adierazi du “garai berri bat” hasten dela orain afera honi “elkarrizketan eta akordioan” oinarrituta heltzeko, eta “gauzak behar bezala egiteko hasieratik”, inplikatutako alde guztien artean –Donostiako Udala eta Igeldoko bizilagunak-. Horretarako bere “lankidetza” eskaini du Aldundiak.

La Diputación considera ‘clara’ la sentencia que anula el decreto de desanexión de Igeldo

La Diputación ha valorado públicamente la sentencia del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco que declara “disconforme a derecho” y por tanto anula el decreto foral 46/2013 del anterior gobierno foral, que disponía la segregación de Igeldo y su constitución como nuevo municipio. El portavoz foral Imanol Lasa ha afirmado que la sentencia es “clara, contundente y está sustentada en argumentos jurídicos de peso”, por lo que, una vez analizada en profundidad junto a los servicios jurídicos de la Diputación, se ha decidido no presentar recurso alguno –el fallo otorga diez días de plazo para hacerlo en el Tribunal Supremo-.

Según Lasa, la sentencia argumenta con claridad que el decreto de desanexión de Igeldo vulnera la Norma Foral 2/2003, de demarcación municipal en el Territorio Histórico de Gipuzkoa. Dicha Norma establece que uno de los requisitos para constituir un municipio independiente es “contar con una población superior a 2.500 habitantes, algo que en este caso no se cumple, por lo que el decreto no se ajusta a derecho”.

Además, ha destacado que la sentencia aclara que el decreto anulado no tiene continuidad con el procedimiento iniciado en 1.995, que concluyó con una resolución definitiva en la que se desestimaba la solicitud de segregación -decreto foral 6/2010-.

El portavoz foral ha señalado que, además de desarrollarse “sin respetar la Norma Foral vigente”, el proceso desarrollado durante la anterior legislatura en Igeldo fue “un cúmulo de despropósitos desde el punto de vista político y de la participación ciudadana. No se trabajaron los acuerdos necesarios para llevar a cabo un proceso de este tipo. No se escuchó a todas las partes, y se excluyeron de forma interesada de la consulta preguntas que plantearan otras opciones como la constitución de una Entidad Local Menor”.

A su juicio, la decisión de los tribunales “constituye el final que todos esperábamos, el único posible cuando se toman decisiones sin tener en cuenta la ley ni al resto de agentes, de forma absolutamente unilateral y desde la mayor de las cerrazones políticas e ideológicas”. Sin embargo, ha afirmado que ahora se abre un “nuevo tiempo” para abordar esta cuestión “haciendo las cosas bien desde el inicio, partiendo del entendimiento y del diálogo entre las principales partes implicadas” -el Ayuntamiento de Donostia y los vecinos y vecinas de Igeldo-. Para ello la Diputación ofrece también su “colaboración”.

Posts recomendados